2010/03/01

HITZALDIA

IKUSMENAK ETA LENGOAIAK IKAS PROZESUAN DUTEN ERAGINA

Haurrengan ikusmen eta lengoaiaren garapen egokiak duen garrantzia kontuan izanik, martxoaren 3rako gai horiei buruz hitzaldia antolatu da Samaniego Ikastetxean. Adituak diren bi profesional izango dira hizlariak: Teresa de Olaberria, optometrista, eta Mertxe Arregi, logopeda. Hitzaldia Haur Hezkuntzako erabilera anitzeko gelan izango da 17:30etik 19:00etara.